logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak bat egingo du Planetaren Orduarekin eta argiak itzaliko ditu gauean, aldaketa klimatikoaren inguruan sentsibilizatzeko


Ampliar

Herritarrak kontzientziatzeko WWF erakundearen nazioarteko ekimenak 20:30etik 21:30era arte iraungo du

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko martxoaren 30a. Gaur, 20:30etik 21:30era arte, Arabako Foru Aldundiaren eraikineko eta Probintzia Plazako argiak itzaliko dituzte, aldaketa klimatikoaren aurkako Planetaren Ordua ekimenarekin bat egiteko.

WWF (World Wildlife Fund for Nature) erakundeak bultzatutako kanpainaren helburua da planeta osoa mugiaraztea eta batzea, eta ohartaraztea ekosistemak suntsitzeak biodibertsitatea mehatxatzen duela. Ekintza sinboliko horren bitartez, eraginkortasun energetikoaren eta energia kontsumoa murriztearen aldeko apustua egin behar dela gogorarazi nahi dute, eta CO2 isurpenak murrizteko energia garbien alde egin beharra dagoela ere bai.

Aldundiak, gainera, Arabako udalak eta, oro har, herritarrak animatu ditu bat egin dezaten ekimenarekin, denoi dagokigun gai baten aldekoa baita: gure planeta eta bertako dibertsitatea defendatzea.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Diputado foral de Medio Ambiente y Urbanismo]