logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak, Izkin egindako sentsibilizazio jardunaldian, iragarri du neurri gehiago hartuko dituela Bonelli arranoa babesteko-


Ampliar


Ampliar


Ampliar

Arabako parketxeetan hegaztiari buruzko informazioa emateko bisitariei jarriko dieten bideo dokumentala estreinatu dute. Aldundia lanean ari da espezie mehatxatua babesteko, Europako LIFE Aquila proiektuan, Nafarroako, Madrilgo, Frantziako eta Sardiniako erakundeekin batera

Partekatu berria
Korres, 2019ko martxoaren 31. Izkiko parke naturalean Bonelli arranoari buruzko sentsibilizazio jardunaldia izan da gaur goizean heldu zein haurrentzat, eta espezie babestu horri buruzko bideo dokumental bat estreinatu da.

Goiz osoan zehar ingurumen-hezkuntza tailerrak izan dira, txotxongilo antzezlan bat eta hegazti harraparia aktiboki babestu eta kontserbatzeko neurrien berri emateko hitzaldi bat. Izan ere, Arabako Foru Aldundiak proiektu pilotu bat jarri du martxan naturan askatutako txitei linea elektrikoak eragozten irakasteko, linea elektrikoen aurkako kolpeak baitira arrano mota honen heriotza-kausa nagusietako bat. Horregatik, Aldundiko Ingurumen Sailak linea elektrikoen antzeko sistemak jarri ditu habietatik hurbil, baina karga elektriko gutxiago dute.

Jaistsi ezazu prentsa oharra