logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Alokairuan bizi diren gazte arabarrek 400 euro gehiago arteko kenkaria izan ahalko dute aurtengo errenta kanpainan

Jose Luis Cimiano, Ogasuneko foru diputatua, eta Teresa Viguri, zuzendaria, Errenta 2018 kanpainaren aurkezpenean.
Ampliar

Jose Luis Cimiano, Ogasuneko foru diputatua, eta Teresa Viguri, zuzendaria, Errenta 2018 kanpainaren aurkezpenean.

Apirilaren 5ean hasiko da Arabako errenta aitorpen kanpaina. Aurten 115.000 etxetara baino gehiagotara bidaliko dituzte aurrez egindako aitorpenak, Rentafácil modalitatea abian jarri zenetik inoizko kopururik handiena

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko martxoaren 29a. Apirilaren 5ean hasiko da Arabako errenta aitorpen kanpaina, eta aurten hainbat arau aldaketa izango dira eta alokairuan bizi diren 30 urtetik beherako gazteentzat izango dira, batez ere, onuragarri, eta baita udalerri txikietako biztanleentzat ere. Horrez gain, kanpaina honetan zerbitzu berriak izango dira, Ogasuna irisgarriagoa eta hurbilagoa izan dadin, eta, besteak beste, doako telefono bat izango da.

Kanpaina honetan, kenkari berriak izango dira, zehazki, gazte arabarrentzat: alokairuagatiko kenkaria % 30 arte handituko diete eta gehienezko kopurua urteko 2.400 euro artekoa izan ahalko da. Aldundiaren aurreikuspenen arabera, 1.800 arabarrentzat baino gehiagorentzat izango da onuragarri arau aldaketa, 400 euro gehiago desgrabatu ahal izango baitituzte.

Kanpaina honetan, gainera, kenkari handiagoa izango dute 4.000 biztanletik beherako Arabako udalerrietan bizi direnek. Seme-alabengatiko eta adineko aurrekoengatiko kenkariak % 15 handituko dira. (8.100 zergadunek baino gehiagok baliatu ahal izango dute onura fiskal hori). Arabako landa eremuan ohiko etxebizitza erosteagatiko kenkariak ere % 20 arte handituko dira eta are % 25 arte ere familia ugarien eta 30 urtetik beherakoen kasuan. Azken aldaketa hori Arabako herri txikietako ia 5.000 herritarrentzat izango da onuragarri, Ogasunak egindako kalkuluen arabera.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu