logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak Bizikletaren Kontseiluan informazioa eman du txirrindulariak egoteaz ohartarazten duten seinale berriei buruz


Ampliar


Ampliar

Arabako N-104, A-132 eta A-3941 errepideetan instalatuko dira

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko martxoaren 27a. Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak gaur aurkeztu du Bizikletaren Kontseiluan zer plangintza eta kronograma egongo den errepideen foru sarean txirrindulariak egoteaz ohartarazten duten trafiko seinaleak jartzeko; baita txirrindularientzako bide azkarretarako ibilbide alternatiboen mapa proposamena ere.

Arabako Bizikletaren Kontseilua organo bat da Aldundiko Bide Azpiegituren Saila eta Ingurumen Saila, Eudel, Txirrindularitzako Arabako Federazioa eta Bizikleteroak biltzen dituena, eta gaur arratsaldean bilera bat egin du hausnarketak eta ideiak trukatzeko txirrindularien segurtasuna hobetu nahian, eta modu horretan ahalbidetzeko bizikleta izango dela garraiobide jasangarri eta osasungarria eta kirola egiteko modu bat.

Josu López Ubierna Bide Azpiegituren Saileko foru diputatu eta organo horretako lehendakariak bileran informazioa eman du Arabako hiru errepide hauetan txirrindulariak egoteaz ohartarazten duten trafiko seinaleak jartzeari buruz: N-104 errepidea (A-2134 errepidearen eta A-1 autobidearen arteko bidegurutzean), A-132 errepidea (A-2130 errepidearen eta lurraldeak Nafarroarekin daukan mugaren artean) eta A-3941 errepidea (A-2620 errepidearen eta Oletaren arteko bidegurutzean).

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Diputado foral de Infraestructuras Viarias y Movilidad]