logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

‘Jatorria’ erakusketak aro paleolitikoa Araban errepasatuko du BIBAT Museoan


Ampliar


Ampliar

Erakusketak gaur irekitzen ditu ateak zentruaren X. Urtearrenarekin bat eginez

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoak 26. BIBAT Museoaren hamargarren urteurrenaren harira, gaur aurkeztuko dugu JATORRIA erakusketa. Erakusketak gure aintzinako garaira bidaia egitea proposatzen digu, Paleolitoko arbasoen bizimodua ezagutzeko.

“Eurek utzitako hondakinen eta garai hartako animalien aztarnekin, konturatuko gara nola aldatu den gure ingurua eta klima, baina gu, gizakiok, ez hainbeste”, azaldu du Euskera, Kultura eta Kirol saileko diputatuak, Igone Martínez de Lunak, “erakusketan ohiko bildumatik kanpoko piezak jarri ditugu ikusgai eta modu didaktikoan erakutsi. Horretarako, bidaian eramango gaituzten irudiek laguntza paregabea eman digute”.

Marrazkiez Alex Fernández arduratu da; diseinua Anuska Graphic-ek egin du; eta komisarioak Álvaro Arrizabalaga eta Marijose Iriarte, EHUko irakasleak izan dira. Gainera zenbait pieza eta bideo Gipuzkoako Gordailutik eta Altamira Museotik heldu dira.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Eskuorria jaitsi ezazu

Áreas: [Diputada foral de Euskera, Cultura y Deporte]