logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ardoaren profesionalik onenek Arabako Errioxa bisitatuko dute Ardoaren Kulturarako Fundazioak eta Institute of Masters of Wine erakundeak antolaturiko Introductory Weekendean


Ampliar

Ekitaldiak Arabako Foru Aldundiaren babesa du, eta apirilaren 7an eta 8an egingo da Marqués de Riscalen upeltegietan

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko martxoaren 26a. Seigarren urtez jarraian, Ardoaren Kulturarako Fundazioak eta Institute of Masters of Wine erakundeak Introductory Weekend delako bat antolatuko dute erakundea eta bere programa ezagutarazteko, oraingoan Arabako Errioxan. Ekitaldiak Arabako Foru Aldundiaren babesa du, eta aukera bikaina da bi egun ardo kontuetan murgilduta emateko haren inguruko profesional onenetariko batzuekin, mundu guztiko ardoak dastatuz eta esperientziak trukatuz.

Ardoaz eta bere kulturaz interesa duen profesional orok eman dezake izena, baldin eta ingelesa ongi menperatzen badute. Programak bi egun iraungo du, hainbat gauza sartzen dira, hala nola munduko hainbat eskualdeko ardoak dastatzea, informazio saioak eta programa nolakoa den jakiteko aukera eta erakundean sartzeko azterketa: munduan ardoa ekoiztu, landu eta banatzeari buruzko ikuspuntu anglosaxoi eta praktikoa.

Saioak lau Masters of Wine delakoek emango dituzte, Pedro Ballesteros MW espainiarraren zuzendaritzapean.

Apirilaren 7an eta 8an (igandea eta astelehena) izango da masterclassa, Eltziegon (Araba) dagoen Marqués de Riscalen upeltegietan.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu