logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak deia egin du esklerosi anizkoitzagatik Kirolbet Baskonia eta Movistar Estudiantes taldeek jokatuko duten partida solidariora joateko


Ampliar

Igandean jokatuko den partidaren atsedenaldian egingo da Aemar elkarteari laguntzeko 'Saskiratu esklerosi anizkoitza dutenen' 14. edizioa

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko martxoaren 25a. Datorren igandean, hilak 31, Fernando Buesa Arenan, Kirolbet Baskonia eta Movistar Estudiantes taldeek jokatuko duten partida izango da Aemar Arabako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearen aldeko beste ekitaldi solidario baterako esparru. Partidaren atsedenaldian sariak zozkatuko dira, elkartearen egoitzan, Baskonia-Alavesen denda ofizialean, La Caixaren bulegoetan, eta egunean bertan pabiloiaren sarrerako ateetan erositako txartelen artean. Txartelak 2 euroan eskura daitezke. Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak dei egin du arabarrek eta, bereziki, saskibaloizaleek ekintza solidario honetan laguntzeko.

Gaur goizean aurkeztu da, aldundiaren jauregian, 'Saskiratu esklerosi anizkoitza dutenen alde' ekintzaren 14. edizioa. Aurkezpen horretan, erakunde laguntzaileen ordezkari diren aldetik, hauek izan dira: Marian Olabarrieta, Ángel Garabieta La Caixa-ren Gizarte Ekintzaren ordezkaritzan eta Jesus Vazquez Baskonia taldearen zuzendari nagusia. Aurkezpenean izan da, halaber, Gorka Villar AEMARren lehendakaria.

Partidaren atsedenaldian notario aurrean egingo den sari zozketa batean datza Arabako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearen alde 2006az geroztik egiten den ekitaldi solidario hori. Lehenengo saria da bidaia baterako 500 euroko opari bonua eta 250 euro Gerocaixa BGAEan.

Fichero adjunto

Áreas: [Diputada foral de Servicios Sociales]