logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ogasunak gogorarazi du legez aurkakoa dela likidazio irmoak berriz irekitzea


Ampliar

Arabako foru ogasunak harrituta dagoela esan du oposizioko batzarkide taldeen adierazpenak entzutean, eta bere buruari galdetzen dio ea nahi duten foru gobernuak ez dezala legea bete egintza irmoetako itzulketak egiteko

Partekatu berria
“Arabako Lege eta Administrazio Erakundearen ebazpen irmoak, bai eta tributuak aplikatzearen eta ekonomia eta administrazio ebazpena izan duten zehazpenak ezartzearen egintzak ere, ezingo dira berrikusi administrazio bidean. (…)”.Horixe jasotzen du Arabako Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak 219. artikuluan. Gauza bera dio estatuaren zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrak. Lege horiek Arabako Foru Ogasunari galarazi egiten diote berrikustea amatasun prestazioak direla-eta PFEZaren tributazioa errekurritu zuten emakume zergadunen likidazioak, errekurtso horiek jarri baziren Auzitegi Gorenak, zeinak irizpidea aldatu baitzuen, epaia eman baino lehen; hau da, legeak edozein egintza irmo berrikustea galarazten du, hura zergadunaren alde ala aurka izan.

Iritzi berdinekoak dira foru erakundearen txosten teknikoak: “gauza bera gertatzen da epai batek zergadunaren kalterako den doktrina ezartzen duenean. Kasu horretan ere ezin dio ogasunak ezer erreklamatu herritarrari. Legeak galarazi egiten die administrazio guztiei edozein epai doktrina hedatzea egintza irmoetara. Legeak ez du onartzen modulaziorik kasuak zein diren. Egintza irmoa bada, ondorio guztietarako da, positiboak zein negatiboak izan”. Txosten horietan beretan jartzen duenez, espediente horiek abiarazi zituzten erreklamazioak “irmoak dira ez delako aurka egin garaiz eta behar bezala”. Izan ere, erreklamazio horiek gehienak 2017. urtea baino lehen ebatzi ziren.

Horiek horrela, José Luis Cimiano Ogasun Saileko diputatuak harrituta dagoela esan du oposizioko batzarkide taldeen adierazpenak entzutean, eta bere buruari galdetzen dio ea “nahi duten foru gobernuak ez dezala legea bete”. “Populista, oportunista eta arduragabea da herritarren talde bat erabiltzea iritzi publikoa desinformatzeko administrazioek epaiak aplikatzeko dauzkaten benetako aukeren gainean”. “Ez dago erabaki politikorik egoera hori alda dezakeenik”, laburbildu du Cimianok.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatua]