logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak urtegiko ibilbide berdea egokituko du, uholdeetan arazorik sor ez dadin

80.000 txirrindulari eta oinezkok egiten dute urtero urtegiko ibilbide berdea / Quintas
Ampliar

80.000 txirrindulari eta oinezkok egiten dute urtero urtegiko ibilbide berdea / Quintas

Lanek 4,1 kilometroan izango dute eragina, eta bidezorua sendotuko da tarteren batean, zoladura berrituko da eta drainatze sistema berriak eraikiko dira

Partekatu berria
Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak hobekuntza lanak egingo ditu Uribarri Ganboako urtegiko Ibilbide Berdean: zoladura berrituko du, bidezorua sendotuko du eta drainatze sistema berriak eraikiko ditu. Hori guztia, uholdeak gertatzen direnean tarte batzuek izan ohi dituzten arazoak etorkizunean ager ez daitezen.

Aldundiak ia 50.000 euroko inbertsioa egingo du, Marietatik eremu hartako etxalde batera bitartean eta Urizarko herriaren inguruan urak eragin ohi dituen arazoak etorkizunean ager ez daitezen. Zehazki, egokitze eta sendotze lanak egingo ditu ibilbideko tarte horietan. Guztira 4,1 kilometroan egingo dira lanak, ibilbide berde horretan ibiltzen diren 80.000 bat txirrindulari eta oinezkoren segurtasuna hobetzeko.

Zehatzago esateko, lehenik eta behin etxaldetik Marietara arteko tartean esku hartuko da; tarte horrek drainatze arazoak ditu, eta horren ondorioz ur asko pilatzen da bidearen plataforman, bai eta materiala ere herrestatzeen eraginez, eta horrek guztiak errodadura azaleran eragiten du. Bigarren esku-hartze tartea Urizarko dikerako sarbidean dago, malda handiko bide bateko tarte batean, non jariatze urek lur askatzeak eta higadura eragin baitituzte errodadura plataforman.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [Diputado foral de Medio Ambiente y Urbanismo]