logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Hamar erabiltzailetik bederatzi pozik daude GOFEk ematen dituen zerbitzuekin


Ampliar

Inkesta baten arabera, Gizarte Zerbitzuen Foru Erakundearen baliabideen inguruko asebetetze maila bost puntutik lau puntu baino gehiagokoa da. Inkestari erantzun dioten pertsonen % 95,5ek Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dion zerbitzua edo prestazioa gomendatuko luke.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko martxoaren 22a. Hamar erabiltzailetik bederatzi pozik daude GOFEk ematen dituen zerbitzuekin eta erabiltzaileen % 95,5ek Arabako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuak kudeatzen dituen foru erakundeak ematen dion zerbitzua edo prestazioa gomendatuko luke.

Horiek dira Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako erakunde autonomoak erabiltzaileei egindako asebetetze inkestaren ondorioetako batzuk. Erabiltzaileen asebetetze maila bost puntutik lau puntu baino gehiagokoa da aztertu dituzten baliabideei dagokienez. Inkesta otsailean egin zieten GOFEren baliabideak eta zerbitzuak baliatzen dituzten 560 erabiltzaileri baino gehiagori, eta haren emaitzak aurkeztu ditu gaur goizean Batzar Nagusietako batzordean Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak. Batzar Nagusiek iaz onartu zuten mozio bat dela-eta egin dute inkesta hori, eta baita GOFEko langileei egin dieten beste bat ere.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu