logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabak bere ondare, natura eta ekitaldi eskaintza erakutsiko du Bartzelonako Turismo Aretoan

Cristina Gonzalez foru diputatua Bartzelonako Turismoaren Bilkuran
Ampliar

Cristina Gonzalez foru diputatua Bartzelonako Turismoaren Bilkuran


Partekatu berria
Arabako Foru Aldundiak lurralde historikoko ondare, natura eta ekitaldi eskaintza erakargarriaren zabalkundea egingo du datorren asteburuan Monjuïc-eko esparruan egingo den B-TRAVEL Bartzelonako Turismo Aretoan. B-TRAVEL da batez ere helmuga bidaiarientzako ekitaldi bat, eta bisitari askok aprobetxatzen du oporretara nora joango den erabakitzeko.

Araba lehenengoz egongo da Bartzelonako Turismo Aretoan, Gasteizko Udalarekin batera, harekin partekatutako stand batean, eta xedea da daukan askotariko eskaintza aurkeztea nazioarteko azoka horretara bihar, larunbata, eta igandea bitartean joango diren milaka pertsonei. Iaz 30.000 bisitari baino gehiago igaro ziren B-TRAVELeko erakustoki eta jardueretatik

“Katalunia Arabako turismo sektorerako merkaturik garrantzitsuenetarikoa da, gure lurraldea urtero bisitatzen duen pertsonen % 10 inguru autonomia erkidego horretatik etortzen baita, eta horregatik dago Arabaren eskaintza turistikoa B-TRAVELen” esan du Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren foru diputatuak.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Bigarren diputatu nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren, eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]