logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak abian jarri ditu Guardiako zeharbidean trafikoa moteltzeko neurriak

Zeharkalean, abiadura mugatzen duten argi seinale bertikal eta zeharkako zerrenda berriak
Ampliar

Zeharkalean, abiadura mugatzen duten argi seinale bertikal eta zeharkako zerrenda berriak

López Ubierna: “Helburua da ibilgailuen abiadura moteltzea, ikuspena hobetzea eta oinezkoak errazago pasatu ahal izatea”

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko martxoaren 22a.- Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Sailak neurriak jarri ditu abian, trafikoa moteltzeko eta seinale eta argi gehiago jartzeko A-124 errepidean, Guardiako tartean, ibilgailuak motelago ibil daitezen, ikuspena hobea izan dadin eta oinezkoak errazago pasa daitezen. Foru Aldundiak eta Guardiako Udalak zeharbidearen segurtasuna handitzeko izenpetutako hitzarmeneko neurriak dira horiek.

Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Saileko diputatu Jose López Ubiernak jakinarazi du gaur, Batzar Nagusietan, sailak eta Guardiako Udalak bilera egin zutela urtarrilaren 21ean, Arabako Errioxako herri horretako zeharbidean segurtasuna nola hobetu aztertzeko; izan ere, 2018. urtearen amaieran oinezko bat harrapatu eta hil zuten han.

Ubiernak azaldu duenez, bi aldeek bide orria adostu zuten eta, horren arabera, lehendabizi, neurriak hartuko dituzte trafikoa moteltzeko eta seinale eta argi gehiago jartzeko zeharbideko hiru tokitan: ertzain etxearen, gasolindegiaren eta ehorztetxe berriaren inguruetan; igogailuaren ondoko zebrabidea dagoen lekuan, eta A-124 errepidearen eta Bilarrera doan A-3228 errepidearen arteko bidegurutzean.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Diputado foral de Infraestructuras Viarias y Movilidad]