logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak 55.000 euro bideratuko ditu Arabako eskualdeetako merkataritza babestera

Cristina Gonzalez foru diputatua Laudioko denda batera egindako visitan
Ampliar

Cristina Gonzalez foru diputatua Laudioko denda batera egindako visitan

Laguntza lerro batek landa zonetan dendak irekitzea sustatuko du

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 21a. Arabako Foru Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak aurten 55.000 euro erabiliko ditu lurralde historikoko herri txiki eta ertainetako merkataritza zonetako ekipamendua hobetzeko, eta landa zonetan merkataritza proiektu berrien garapena sustatzeko edo lehendik daudenak hobetzeko.

Lehenengo laguntza lerroaren onuradunak 3.000 biztanle baino gehiagoko Arabako udalak dira, Gasteizkoa izan ezik, eta 3.000 biztanle baino gutxiago izanik merkataritza biziberritzeko aukerak eskaintzen dituen herrigune historikoa daukatenak (Alegría-Dulantzi, Artziniega, Elciego, Bastida eta Laguardia). Haren helburua herri horietako merkataritza egitura indartzen duten proiektuak garatzea da.

“Programa honek, 35.000 euroz hornituta, dirulaguntza emango du merkataritza sektorea suspertzeko edo biziberritzeko azterlanak edo planak egiteko, hirigintza eta merkataritza inbertsioak analizatu eta zehazteko azterlanak egiteko, eta merkataritza zonetan hiri ekipamendua hobetzeko inbertsioak gauzatzeko”, dio Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu