logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Emozioen kontrola protagonista izango da datorren larunbatean Langraiz Okan Arabako familiekin egingo den prestakuntza bileran

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 20a. Emozioen kontrola protagonista izango da Arabako landa zonako guraso eskolen aurtengo bileran. Langraiz Okan egingo da, larunbat honetan, hilak 23. Urteroko bilgune hori egiten den hamabigarren aldia da, eta hemendik aurrera Arabako familiekiko prestakuntza programen bilera izango da haren izena.
‘Claves para el autocontrol emocional en la familia’ hitzaldia Antonio Ortuñok emango du, haurren eta gazteen psikologoa, psikologia klinikoan aditua eta familia terapeuta, zeinak duela 25 urte baino gehiagotik aholkularitza ematen baitie familiei, guraso lanak errespetuz, positiboki eta jardunbide egokiak oinarri betetzeko.
Hitzaldi horretan, emozioak ongi maneiatzeko tresna praktikoak eskainiko dira eta gakoak emango dira seme-alaben autokontrola eta frustrazioarekiko tolerantzia bultzatzen laguntzeko.
Arabako Foru Aldundiak Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bidez (GOFE) eta Mendekotasunak Prebenitzeko Foru Planaren barruan sustatzen dituen ekimenetako bat da bilera hori. Lurralde historikoko hainbat udalerritan egiten dira.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK] [Diputada foral de Servicios Sociales]