logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Eusko Jaurlaritzak Arabako Foru Aldundiari Burgos eta Armiñon arteko A-1 errepidean eskualdatzeko dagoen azken artea eskualdatuko dio


Ampliar

Eusko Jaurlaritzak 6 kilometroko errepide-tartea eskualdatu dio, bidesaririk gabeko tartea, 300.000 euroko urteko aurrekontuarekin

Partekatu berria
Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Lurralde Historikoaren Transferentzien Batzorde Mistoa gaur arratsaldean batu da, Arabako Foru Aldundiak Vitoria-Gasteizen duen egoitzan, A-1 errepideak Burgos eta Armiñon artean duen azken tartea eskualdatzeko. Datorren apirilaren 1etik aurrera, orduan argitaratuko baita EHAAn eta ALHAOn gaur sinatutako dekretua, 6 km-ko errepide-tarte hori Arabako Foru Aldundiaren esku geratuko da.

Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburua eta Ramiro González diputatu nagusia izan dira bilerako buru. Bileran, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Lurralde Historikoaren Transferentzien Batzorde Mistoko idazkariak, Begoña Pérez de Eulatek, transferentziaren akordioa irakurri du eta, ondoren, bi ordezkaritzetako pertsonek sinatu dute. Eusko Jaurlaritzaren aldetik: Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua, Sabino Torre Araubide Juridikoaren sailburuordea eta Aitziber Beldarrain Erakundeen Baliabideetako zuzendaria. Arabako Foru Aldundiaren aldetik: Pilar García de Salazar Arabako diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua, José Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatua eta Jesús María López Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Saileko foru-diputatua.

Gaur adostutako transferentzia-akordioaren arabera, Eusko Jaurlaritzak tarte horren titulartasuna bidesaririk gabe erabiltzeko eta 2019rako, mantentze-lanak finantzateko, 299.670 euroko kostua izateko baldintzetan eskualdatu du. Bestalde, Arabako Foru Aldundiak A-1 errepideak Burgos eta Armiñonen artean duen tartearen planifikazioko, finantzaketako, proiektuko, eraikuntzako, kontserbazioko, aldaketako, erabilerako eta ustiapeneko funtzio eta ahalmen guztiak hartuko ditu bere gain. 6 kilometroko errepide-tartea da, 77+200 kilometro-puntuaren eta Armiñoneko 7. lotunean errepideak duen amaieraren, 83+200 kilometro-puntuaren artean.

Argazki guztiak

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Akordioa jaitsi ezazu