logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak 2019ko Arabako Jaiak iragartzen dituen kartela aurkeztu du


Ampliar


Ampliar

Dani Urraca ilustratzaile gaztearen lana atera da irabazle aurkeztutako 26 lanetatik

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 15a. Arabako Foru Aldundiak 2019ko Arabako Jaiak iragarriko dituen kartela aurkeztu du gaur goizean. “Data hauek iristen direnean, San Prudentzio eta Estibalizko Amaren jaien etorrera iragartzeko unea da, eta hori egiteko modurik onena Arabako Jai hauek iragartzen duten kartela aurkeztea da”, aipatu du Igone Martínez de Lunak, Euskera, Kultura eta Kirol saileko diputatuak.

“Aurtengoan Dani Urracak irabazi du lehiaketa eta benetan atsegin dut, batez ere, gazte ekintzaile arabar batek lehiaketa irabazi izana, urtez urte bere maila gorantz doala frogatuz eta irabazlea asko aukeratzen baita dozenaka proposamenen artean”, gehitu du.

Oso litekeena da arabarrok Daniren beste lan batzuk ezagutzea, adibidez

• Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatutako Hiretu Hiria 2019 galaren kartela
• edo FesTVal Jaialdiaren azken edizioko kartela, besteak beste.

Gainera, duela gutxi Tolosako Inauterietako kartel alternatiboen lehiaketa irabazi zuen.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Diputada foral de Euskera, Cultura y Deporte]