logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Informazio hitzaldi batek familia harrera Gasteizko Zabalgana auzora hurbilduko du


Ampliar

Erakunde eta elkarteek talde desberdinentzako berariazko hitzaldiak egitea eska ditzakete

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko martxoaren 20a. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE), Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako erakunde autonomoak, beste informazio hitzaldi bat antolatu du babes gabezia egoera larrian dauden adingabeen familia harreraren inguruan. Hitzaldia datorren astelehenean, hilak 25, izango da, 18:30ean, Santa Klara parrokian, Gasteizko Zabalgana auzoan.

Ohiko egutegian sartuta dauden hitzaldiak Arabako Familia Harrerako Programaren Gasteizko lokaletan ematen jarraituko dira, Olagibel kalean (20 zk., 1. solairua, 1. bulegoa). Hauexek dira hurrengo datak: apirilaren 8a, maiatzaren 13a, ekainaren 17a, irailaren 16a, urriaren 14a, azaroaren 11 eta abenduaren 16a. Hitzaldiak 17.30etik aurrera izango dira.

Harrera babes neurri bat da, aukera ematen diena haur horiei beraienak ez diren familietan hazteko eta, kaltea konpontze aldera, harremana eta lotura izaten jarraitzeko beren gurasoekin, dena delako arrazoiengatik ezin direlako elkarrekin bizi eta kaltea konpontzea.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]