logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

BIBAT museoak X. urteurrena ospatuko du, 10 urteko ibilbidea gogoratuz


Ampliar

Arkeologia eta Fournier Karta Museoak hitzaldiak, bisitak eta lantegiak antolatu ditu martxoaren 26aren inguruan, egun horretan jaio baitzen proiektua

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko martxoaren 15a. Arabako BIBAT Arkeologia eta Fournier Karta Museoak hamargarren urteurrena ospatuko du hil honetan, martxoan. Hori aitzakiatzat hartuta, bi museo horien hamar urteko ibilbidea hizpide hartuko dute antolatuko diren hitzaldi, bisita, lantegi eta kontzertuek.

“Pixkanaka, BIBAT museoa turismoko erreferente handietako bat bihurtu da Araban; duen kokapen estrategikoak —Aiztogile kalearen erdi-erdian dago—, erakusketa ezin interesgarriagoek eta parez pare egiten dituzten jarduera aberatsek lurraldeko baliabide aberasgarrienetako bat bihurtu dute”, adierazi du Igone Martínez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak. “Eskaintza askotariko horrek izan du emaitzarik: 32.865 bisitari jaso zituen 2015an, eta 60.000 bisitari izateko ate-ateetan geratu da 2018an; aldundiaren baliabide turistikoen artean, Artium museoa, Gatz Harana eta Santa Maria Katedrala baino ez ditu aurretik”.

X. urteurreneko jardueren programak martxoaren 26a izango du ardatz, hain zuzen ere egun horretan baita urteurren ofiziala, eta hitzaldia emango du Joan Santacanak, non XXI. mendeko museoetarako museografietan sakonduko baita. Ramiro González diputatu nagusia ere izango da hitzaldi horretan eta, horrez gain, ‘10 urte BIBATen’ izeneko bideoa emango da, Risi disko jartzailearen musika lagun, eta Arabako Paleolitoari buruzko ‘Jatorria’ erakusketa ofizialki irekiko da, zeina gaur goizean bertan aurkeztuko baita museoan.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Programa jaitsi ezazu

Áreas: [Diputada foral de Euskera, Cultura y Deporte]