logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ogasunak PFEZren salbuespena aplikatuko die, atzeraeraginarekin, gizarte aurreikuspeneko mutualitateen amatasun eta aitatasun prestazioei


Ampliar

Batzar Nagusietan araua aldatzea onetsi ondoren, guraso kooperatibistek eta funtzionarioek eta gizarte aurreikuspeneko prestazioak jasotzen dituzten beste langile batzuek salbuespena aplikatu ahal izango dute, atzeraeraginarekin, 2013tik aurrera.

Foru Gobernuak lege eragozpenagatik ezin izan zuen bere proposamenean atzeraeragina aplikatu, baina legegintza organoak aldaketa egin ondoren, salbuespen hori atzeraeraginez aplika daiteke jada.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko martxoaren 14a. Arabako Foru Ogasunak gizarte aurreikuspeneko mutualitateen eta erakundeen amatasun eta aitatasun prestazioei ere aplikatu ahal izango die, atzeraeraginarekin, PFEZren salbuespena. Nahiz eta ezin izan zuen salbuespena atzeraeraginarekin sartu jatorrizko arauarekin bat ez zetorrelako, Batzar Nagusietan aldaketa onetsi ondoren, 2013tik aurrera aplikatu ahal izango ditu salbuespenak.

Arabako Ganberak onespena eman zion atzo pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ) aldatzen duen foru arau proiektuari, amatasun eta aitatasun prestazioen salbuespenak argitzeko. Izan ere, neurri hori gizarte aurreikuspeneko mutualitateen prestazioei zabaltzen zaie, beti ere Gizarte Segurantzako prestazioak ordezten badituzte.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Diputado foral de Hacienda, Finanzas y Presupuestos]