logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak eta Gasteizko Udalak bat egingo dute ACCU elkartearekin gaixoek aukera izan dezaten komunean urgentziaz sartzeko


Ampliar

Erakundeek eta Arabako hiriburuko ostalaritzak osasun arazoak dituzten pertsonentzako komunen mapa bat eskainiko dute

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko martxoaren 14a. Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak lankidetza akordioa sinatu dute ACCU Crohn Gaixotasuna eta Kolitis Ultzerosoa dutenen Elkartearekin, osasun arazo bat daukaten eta komun bat urgentziaz erabili behar duten pertsonek aukera izan dezaten komuna erabiltzeko Arabako hiriburuko hainbat lekutan.

“Beharra daukat-Lo necesito” programaren bidez, pertsona hauen bizitza erraztu nahi da. Gaixo hauei gehien estutzen eta arduratzen dien arazoetako bat da etengabe eta batzuetan ustekabean komunera joateko premia daukatela.
Askok urrituta izaten du bere bizi kalitatea horren ondorioz, asko kostatzen baitzaie etxetik ateratzea edo bizitza soziala egitea, beldur direlako ez dutela komun bat eskura izango behar dutenean.

Xedeak dira gaixoen bizi kalitatea hobetzen laguntzea, premia izaten dutenean komuna azkar eta doan erabiltzeko aukera emanez; gizarteari informazioa eman eta kontzientziatzea hesteetako hanturazko gaixotasunen inguruan (Crohn gaixotasuna eta kolitis ultzerosoa) eta gaixoen premien inguruan, eta ekimen honekin bat egiten duten talde, establezimendu eta lokalek jakitea zer diren hesteen hanturazko gaixotasunak eta haien ondorioak.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]