logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Errioxak, Arabak eta Euskadik beren baliabide enoturistikoak erakusten dizkiete turoperadoreei eta prentsa espezializatuari


Ampliar


Ampliar

IWINETC 2019 Enoturismoaren Nazioarteko Kongresuak gaur jarraitzen du enpresentzako workshop edo lan-jardunaldi batekin Laguardian eta mundu osoko turoperadoreei eta prentsa espezializatuari zuzendutako bidaiekin Arabako Errioxako, Arabako eta Euskadiko baliabide enoturistikoak haiei erakusteko

Partekatu berria
IWINETC 2019k arrakastaz amaitu zituen atzo ponentzien, debateen eta dastaketen bi jardunaldi Gasteizko Europa Kongresu Jauregian eta gaur goizetik aurrera Arabako Errioxara eraman du bere jarduera-programa, zehatzago esanda, Laguardiako Villa Lucía Ardoaren Zentrora, enpresentzako workshop batekin.

Lan-jardunaldi horrek aukera emango die Arabako Errioxako, Arabako gainerako lekuetako eta Euskadiko upeltegiei, hotelei eta enpresa turistikoei beren zerbitzuak eta proposamenak aurkezteko ardoaren turismoan espezializatutako mundu osoko berrogeita hamar bidaia-agentzia eta turoperadoreri. Agentzia eta turoperadore horiek taldeekin, bakarkako bidaiariekin eta kongresuetako turismoarekin egiten dute lan.

Gainera, gaur, osteguna, hasi dira press trip eta fam trip bidaiak, enoturismoan espezializatutako hedabideei eta turoperadoreei zuzenduak ?Estatu Batuak, Australia, India, Erresuma Batua, Norvegia, Hegoafrika eta Australiakoak? Arabako Errioxako, Arabako eta Euskadiko baliabide enoturistiko nagusiak haiei erakustearren.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]