logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak dei egin diete Arabako familiei haur sahararrak har ditzaten euren etxeetan uda honetan


Ampliar


Ampliar

Afanis elkarteak, Euskadiko Frente Polisarioaren Ordezkaritzak eta Arabako erakunde publikoek antolatzen dute ‘Oporrak Bakean’ programa

Partekatu berria
Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Ume Sahararrak Hartzeko Familien Arabako Elkarteak (Afanis) eta Euskadiko Frente Polisarioaren Ordezkaritzak gaur goizean dei egin diete Arabako familiei saharar errefuxiatuen kanpamentuetako haurren bat euren etxeetan har dezaten uda honetan.

Aurten aurreikusten da haur askok parte hartuko dutela programan, eta, ondorioz, haurrak hartzeko prest dauden familia gehiago behar dira. Horregatik, dei egin dute parte hartzeko Afanis elkarteak eta Frente Polisarioak Arabako erakunde publikoekin batera kudeatzen duten “Oporrak Bakean” programan.

Hala adierazi dute prentsaurreko batean Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren foru-diputatuak, Iñaki Gurtubai Gasteizko Udaleko Alkatetzako koordinatzaile nagusiak, Irune Lujambio Ume Sahararrak Hartzeko Familien Arabako Elkarteko (Afanis) lehendakariordeak eta Abdulah Arabi Euskadiko Frente Polisarioaren ordezkariak.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Diputatu Nagusi ordea]