logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ramiro Gonzalezek harrera egin die Erizaintza Elkarteen Federazioaren Kongresu Nazionaleko ordezkariei


Ampliar

Kongresuaren goiburua “Lankidetza, integrazioa eta ahalduntzea, zaintzaren ardatzak” da, eta adierazi nahi du zer xede duen familia eta komunitate erizainek egunero egiten duten lanak.

Partekatu berria
Ramiro González Arabako diputatu nagusiak harrera egin die Erizaintza Elkarteen Federazioaren XI. Kongresu Nazionaleko ordezkariei, zeinek apirilaren 4tik 6ra egingo den kongresu hori aurkeztu baitute.

Kongresua 2 urterik behin antolatzen da, lantzean estatuko hiri batean, eta nahitaezko erreferentzia da familia eta erkidego erizaintzaren lanaren zabalkunderako. Antolamenduak aurreikusi duenez, erkidego zaintzetan jarduten diren seiehun lagun baino gehiagok parte hartuko du, eta huts egin ezineko jardunaldia da erkidego osasunean aritzen diren profesional, erakunde eta enpresentzat.

Era berean, Euskadiko Familia eta Erkidego Erizaintzaren Sozietate Zientifikoaren I. Kongresua eta Familia eta Erkidego Erizaintzaren Egoiliar Espezialisten eta Tutoreen VIII. Biltzar Nazionala egingo dira.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Diputatu Nagusia]