logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ramiro Gonzalezek adierazi du Arabako herritarrek “feminismo hitza eta kontzeptua aldarrikatu” behar dituztela, diskurtso kriminalizatzaileen aurrean


Ampliar


Ampliar

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta Arabako Foru Aldundiak eginiko ekitaldian, diputatu nagusiak nabarmendu du emakumeek Arabako kontzejuetan duten parte hartze aktiboa

Arabako kontzejuetan aitzindari izan ziren sei emakumek ezagutza jaso dute erakunde harreran

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 9a. “Feminismo hitza eta kontzeptua zalantzan jartzen duenik ere baden honetan, argi eta garbi aldeztu behar ditugu. Entzuten ditugun diskurtso kriminalizatzaileen aurrean, defendatu behar dugu feminista emakumeek ez-ezik, feminista batez ere gizonezkoek izan behar dutela”. Horrela, Arabako Foru Aldundiak Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta gaur goizean egin duen harrera ekitaldian, Ramiro González Arabako diputatu nagusiak nabarmendu du herritarrek eta bereziki emakumeek atzo egin zuten mobilizazioaren balioa.

Ekitaldiak erakundeen, alderdi politikoen, emakume taldeen eta emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko taldeen ordezkariak bildu ditu Artium Museoan, Arabako Foru Aldundiak martxoaren 8a ospatzeko abian jarri dituen ekimenen barruan. Aurten, foru erakundeak azpimarratu nahi izan du Arabako emakumeen parte hartze politikoa gure lurraldean oso berezia den eremu batean, kontzejuetan alegia.

Arrazoi horregatik, ekitaldian ezagutza eman zaie Arabako kontzejuetan aitzindari izan ziren sei emakumeri, diputatu nagusiak laia formako eskultura bat eskuratu dielarik. Tresna hori oztopoak kentzeko eraren ikurra da, baita Berdintasunerako eta Arabako Emakumeen Ahalduntzerako Eskolaren ikurra ere. Hauek izan dira omendutako emakumeak: Lourdes Alonso (Bergüenda), Iraida Sáez de Lafuente (Menoio), Carmen Liñares (Txintxetru), Juani Musitu (Kanpezu), Lourdes Domaica (Durana) eta, hilondoko eran, Maite Soubies (Gamarra Nagusia).

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA KUTURARTEKOTASUNA] [Diputatu Nagusia] [Diputatu Nagusi ordea] [Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua] [Diputado foral de Hacienda, Finanzas y Presupuestos] [Diputada foral de Servicios Sociales] [Diputado foral de Agricultura] [Diputado foral de Infraestructuras Viarias y Movilidad] [Diputada foral de Euskera, Cultura y Deporte] [Diputado foral de Medio Ambiente y Urbanismo]