logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundia eta Eusko Jaurlaritza lankidetzan arituko dira Ertzaintzaren Laudioko polizia etxea eta PSISZ bilduko dituen eraikina zaharberritzeko

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko martxoaren 4a. Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak akordioa erdietsi dute Ertzaintzaren Laudioko polizia etxea eta PSISZ bilduko dituen eraikina zaharberritzeko. Arabako Foru Suhiltzaileen Erakunde Autonomoak eta Segurtasun Sailak hitzarmen bat sinatu dute balioko duena hainbat aldaketa egiteko higiezinaren kanpoaldean eta barrualdean; gainera, suhiltzaileen parkea handituko dute.

Gaur, arabarren segurtasunaren alde apustu garrantzitsu bat egitea erabaki genuenean geure buruari jarri genion lehentasunezko azkeneko erronka bete dugu. SISEU guztiak 24 orduz funtzionamenduan dauzkagu, suhiltzaileen beste parke zentral bat daukagu Iruña Okan, eta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailarekin eginiko itun bati esker, PSISZ berritu bat Aiaraldean gure zerbitzuak hobetzeko, esan du Ramiro González diputatu nagusiak.

1989an, bi erakundeek hitzarmen bat sinatu zuten Ertzaintzaren polizia etxea eta Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzua bilduko zituen instalazioak altxatzeko, hemen, Laudion. Erabaki hori gaur berretsi da, bi taldeek beren zerbitzuak ahalik eta ondoen eman ahal izango dutela bermatzeko. Taldeek partekatzen duten eraikinak aspalditik dauzka egiturazko gabeziak, eta konpondu egin behar dira.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [LURRALDE OREKA] [Diputatu Nagusia] [Diputatu Nagusi ordea]