logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Emakumeek kontzejuetan duten parte hartzea izango da gai nagusia Arabako Foru Aldundiak martxoaren 8a dela eta egingo duen kanpainan


Ampliar


Ampliar

“Emakume gehiagorekin, gure kontzejuak irabazle” da Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta hautatutako leloa Emakumezko lau foru diputatuek eta AKE eta GKEko ordezkariek eman dute ekitaldien berri

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko martxoaren 4a. “Emakume gehiagorekin, gure kontzejuak irabazle” da Arabako Foru Aldundiak martxoaren 8an izango den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta aurten aukeratu duen leloa. Efemeridea gogorarazteko, foru erakundeak hainbat ekimen jarri ditu abian, lurraldeko kontzejuetan eta administrazio batzarretan “aktiboki parte hartzen duten emakumeen lana aitortzeko eta ikusarazteko”.

“Halaber, gure helburua da, kanpainaren bidez, emakumeak kontzejuetako erabaki eremuetan parte hartzera bultzatzea”, adierazi du María Pilar García de Salazar Olano diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuak gainerako emakumezko foru diputatuekin batera eman duen prentsaurrekoan: Marian Olabarrieta, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatua, eta Igone Martínez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatua. Arabako Kontzeju Elkarteko (AKE) presidente Joseba Terreros eta Gasteizko Kontzeju Elkarteko (GKE) presidente Miren Fernández de Landa ere izan dira prentsaurrekoan.

Diputatu nagusiordeak nabarmendu duenez, “kontzejuak Arabako tokiko lurralde antolamenduko eremu berezia dira. Mendetan emakumeak izan dira gure herrien euskarria eta oraindik ere hala dira. Baina haien lana ezkutatuta eta isilean gordeta egon da eta ezin izan dute parte hartzeko, erabakiak hartzeko eta gauzak kudeatzeko eremuetan egon. Azken hamarkadetan gure herrietako emakumeek aurrerapauso handia eman dute eta, egun, herriak bizirik iraunarazteko eragile aktibo eta ezinbestekoak dira. Hala ere, desoreka nabarmena da oraindik ere”, erantsi du.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA KUTURARTEKOTASUNA] [Lehen diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntza eta Demografia Erronka Saileko foru diputatua] [Lurralde Orekaren Saileko foru diputatua] [Nekazaritza Saileko foru diputatua]