logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bat egin dute SEArekin Araban enpresak kokatzen eta garatzen laguntzeko


Ampliar

Erakundeek bulego bat eta enpresa sektoreari laguntzeko web orri bat jarriko dute abian, industria lizentziak eta aholkularitza eskuratzeko

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko martxoaren 4a. Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak, Arabako Enpresarien Elkartearekin (SEA) lankidetzan, abian jarriko dute SMARTEKIN, Arabara etorri nahi duten enpresei edo kokaturik egon arren negozioa garatu nahi duten enpresei izapideak egiten laguntzeko bulegoa. Mahai gainean denbora luzez dugun eskaera bat izan da izapide burokratikoak arintzea eta, batez ere, industria kokapenak garatu eta handitzeari buruz ari garenean. Baina eskaera horrek ez du indarrik galdu, alderantziz, izapideak gero eta konplexuagoak dira eta gero eta premiazkoagoa da arazo horri aurre egitea.

SmartEkin programaren bidez bulego bat jarriko da abian, industria enpresei laguntza emateko instalazio berrietarako lizentziak eskuratzeko izapideak egiten. Horren bidez, erakundeek hainbat helburu lortzeko asmoa dute: erantzuteko epeen kontrol zehatza eta dokumentatua egitea, enpresariei era eraginkorrean laguntzeko eskatzen zaizkien legezko eta zentzuzko epeak betetzen; identifikatzea zein arlotan, sailetan edo ataletan eskatzen den ahalegin berezia edo horietako zeinetan ikusten den ahalmen handiagoa prozedurak eta prozesuak hobetzeko; eta, horretarako guztirako, ezinbesteko baldintza izango da ziurtatzea enpresek baldintzak betetzen dituztela eta lizentzia proiektuak aurkezten dituztela baldintza tekniko arrazoizkoetan, legezkoa eskakizunak betez.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [EKONOMIA GARAPENA] [Diputatu Nagusia] [Lehen diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntza eta Demografia Erronka Saileko foru diputatua]