logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak bost landa erakunderen lana aitortuko du Nekazaraba Sarien lehenengo edizioan


Ampliar

Garlan kooperatiba, Gure Soroa elkartea, Goiuri gozotegia eta Hernando Sasiain eta Miguel Ortiz de Zárate nekazariak omenduko ditu

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko martxoaren 4a. Arabako Foru Aldundiak badaki zer balio estrategiko daukan lehenengo sektoreak lurraldea egituratzean, enplegua sortzean eta kalitatezko ondasun eta zerbitzuak ematean; horregatik, ekarpen hori esplizituki aitortu eta haren alde egiten du. Eta horretarako, erabaki du NekazAraba izeneko aitorpena sortzea. Sariak balioko du Arabako nekazariek eta lurraldeko talde eta enpresek egunero egiten duten lanari balioa emateko eta hura ikusarazteko; izan ere, Arabako landa ingurunea eta toki erakundeak garatzeko eragile garrantzitsua da.

NekazAraba aitorpenen bidez, aldundiaren xedea da urtean bitan Arabako pertsonak, erakundeak edo produktuak nabarmentzea, lau kategoriatan banatuta: berrikuntza, elikagaien bikaintasuna, lanbide ibilbidea eta landa garapena.

Gaur banatuko dituzte sariak, 19:30ean, Dulantziko kultura etxean.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [NEKAZARITZA] [Diputatu Nagusia] [Diputado foral de Agricultura]