logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak bost erronka aurkeztu ditu Arabako Errioxa nazioarteko bikaintasun mailan jartzeko


Ampliar

Foru gobernuak, hamarka agente publiko eta pribaturekin elkarlanean, lan egin du jarduketa plan bat gertatzen nazioarte mailako marka kokapena indartzeko eta gizarte eta ekonomia eragin sakona sorrarazteko

Mahats eta ardogintza sektorearen bikaintasunaren aldeko apustua bultzatzea, Arabako Errioxa nazioarteko helmuga enogastronomiko bezala kokatzeko lan egitea, ondarea eta paisaia balioztatzea, ardoaren ekonomiarekin loturiko kalitatezko prestakuntza eskaintza bat garatzea, eta Arabako Errioxa hemendik kanpo hobeki ezagutaraztea dira planaren bost lerro nagusiak

2019an, Ardo Ekonomiaren eta Kulturaren Bikaintasun Zentroa jarriko da martxan, eta eskualdean izango du egoitza

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 1a. Hainbat hilabetez lan egin ondoren, gaur Arabako Foru Aldundiak Arabako Errioxarako jarduketa plana aurkeztu du. Horren helburu nagusiak eskualdearen garapena eta haren marka nazioarteko mailan indartzea dira, Arabako Lurralde Historikoan eta Euskal Herri osoan gizarte eta ekonomia eragina sorrarazteko. Denbora horretan, 120 agente publiko eta pribatu baino gehiagok lagundu izan diote foru gobernuari eskualdearen abiapuntuko egoeraren irudi fidagarri bat marrazten eta adostasun handia duen etorkizuneko proiektu bat eraikitzen, 2025. urtea muga duen estrategia bat, heldu beharreko 5 desafio estrategiko nagusiak identifikatzen dituena. Desafio horiei, 15 ekintza lerrotan egituratutako egitasmo bat zehaztuta erantzungo zaie. Lerro horiek 47 ekimenetan hedatzen dira, zeinak trakzio proiektutan eta lehentasunezko ekimenetan sailkatzen baitira, beren lehentasun mailaren arabera.

“Arabako Errioxak mundu zabalean puntako ardogintza eskualde bat izan nahi du, bere mahats et ardogintza ereduarengatik ezagutza duena: bikaintasun eredu bat, jasangarria eta gizarte eta enpresa egitura jori eta lehiakor batean oinarritua, lurraldearekin eta hura erreferentziazko helmuga enogastronomiko bezala dinamizatzearekin konprometitua, Euskadi bisitatzean ezin utzizko kalitatezko eskaintza osagarri eta erakargarri batekin, eta, horregatik guztiagatik, bizitzeko, lan egiteko eta inbertitzeko lurralde erakargarri bat izan nahi duena, lankidetza publiko-pribatuan etorkizunerako lan egiten duten pertsona gaitu eta berritzaileekin", azaldu du Ramiro González diputatu nagusiak aurkezpen ekitaldian, “egitekoa Arabako Errioxako enpresa eta gizarte eredua indartzea izan behar da, berdingabea, bikaina, lehiakorra eta jasangarria izan dadin, kalitatean, ondare eta paisaiaren balioztatzean eta pertsonen aldeko apustuan oinarritutako ardorako produkzio estrategia bat dela medio, ahalbidetzen duena Arabako Errioxaren irudia, nabaritasuna eta kokapena hobetzea helmuga integral bezala, herri eder biziekin”.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [EKONOMIA GARAPENA] [NEKAZARITZA] [Diputatu Nagusia] [Diputatu Nagusi ordea] [Diputado foral de Agricultura]