logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Bisoi europarraren babesleku izan dadin Ebro ibaiko Andaberde bihurgunean egindako leheneratze lanak aurkeztu ditu Aldundiak


Ampliar


Ampliar

Esku hartzeari esker, ibaia eta barrualdeko aintzira lotu dituzte, urak hartzen zituen lurrak berreskuratu, eta inguruaren leheneratze ekologikoa gauzatu. Horri guztiari esker, habitat ezin hobea da orain bisoi europarrarentzako, arriskurik handienean dagoen ugaztunetako batentzako, zeinaren presentzia berreskuratzen ari den Araban.

Ramiro González diputatu nagusiak aurkeztu du ingurumen proiektua, eta 1.900 zuhaitz autoktono baino gehiagoren landaketan parte hartu du, Bastidako eta Gasteizko eskola umeekin batera.

Partekatu berria
Bastida, 2019ko otsailaren 25a. Ebro ibaia bisoi europarraren zabalkunderako eta biziraupenerako ardatz nagusia da, eta, hemendik aurrera, babesleku ezin hobea izango du Bastidako Andaberde bihurgunean. Arabako Foru Aldundiak berriki amaitu ditu ingurua leheneratzeko lanak, Europan galtzeko arriskurik handiena duen ugaztunetako batentzako baldintza ezin hobeak eta habitatik egokiena berreskuratzeko.

Arabako diputatu nagusia leheneratutako eremuan izan da gaur, eta nabarmendu duenez, “Arabako Foru Aldundia aktiboki ari da lanean natura, biodibertsitatea eta espezie mehatxatuak zaintzeko”. Eta eskerrak eman dizkie “ingurumenaren alde egindako lanagatik” ingurune naturalean 1.900 zuhaitz, zuhaixka eta landare usaintsu landatu dituzten Bastidako eta Gasteizko 130 eskola umeei.

Ebro ibaiaren inguru hori leheneratzeko lanak LIFE Lutreola Europako proiektuaren zati dira, eta helburua izan da ibaia barrualdeko aintzirarekin lotzea, ur goraldietan ureztatzen ziren eremuak berreskuratzea eta ingurua 50eko hamarkadan zegoen moduan uztea. Gainera, esku hartzeari esker, mota artifizialaren garaiera murriztu da, ibaiertzeko landaredia areagotu da eta mikroerliebeak eta mikrohabitatak sortu dira, intsektuen, karramarroen, narrastien eta anfibioen babesleku izan daitezen, horiez elikatzen baita bisoi europarra. Guztira 75.000 euro inbertitu dira –horietatik % 75 Europako LIFE programako funtsen bidez– eta, Gonzálezen esanetan, “bisoi europarrak bizirauteko babeslekurik egokiena izango du ibaiaren bihurgune honetan”. Esku hartzean Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ere hartu du parte eta leheneratzearen faseetako batez arduratu da.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [INGURUMENA] [Diputatu Nagusia] [Diputado foral de Medio Ambiente y Urbanismo]