logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak bukatu du Gatz Haraneko gune botanikoa, 16 arlo gordetzen dituena ingurune gazietako biodibertsitatearen birsorkuntza eta zabalkunderako


Ampliar


Ampliar

Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak eremua berregokitu du Gesaltza Añanako natura eremu hau ikertzeko eta haren balioak nabarmenarazteko

Santa Engracia lurzatian dago, 1.800 metro koadroko azalera du, La Muera errekaren sorlekuaren ondoan, eta haren barruan iturburua bisitagune eta ingurumenari buruzko zabalkunderako gune bezala egokitzea jasotzen da

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 21a. Gatz Haranak gune botaniko berri bat dauka, bisitariei aukera emango diena natura eremu babestu horren biodibertsitatea eta natura balioak hobeki ezagutzeko. Ramiro González Arabako diputatu nagusiak inauguratu du berregokitutako eremu hau. 16 arlok osatzen dute, zeinetan espazio gazietako landaredi espezifikoa agertuko den, halofilo deritzen espezieak, haietako asko mehatxatuak.

Halaber, proiektu horri esker, egokitu ahal izan da Santa Engracia iturburua, gatz ustiapenean erabiltzen den gatzunaren jatorria dena. “Iturburua Gatz Haranaren funtzionamendurako funtsezko elementu bat da eta narriadura handiko egoeran aurkitzen zen”, gogorarazi du Gonzalezek. Baita ere, azpimarratu du zona horren balioa nabarmendu izana, obren ondoren ahalbideratzen baitu bisitariak gatz sistemaren jatorrira bertara heltzea.

Berriztaturiko eremuaren barruan, interpretazio ibilbide berri bat ere badago, atseden guneekin, eta laneko ibilgailuetarako sarbide berri bat. Haiek informazioa eskainiko dute paisaia berezi honen eta Gatz Haraneko tokirik adierazgarri eta garrantzitsuenaren inguruan.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [INGURUMENA] [Diputatu Nagusia] [Diputado foral de Medio Ambiente y Urbanismo]