logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Juan Gallegok eta Javier Gallego ‘Crudo’k Gasteizen aurkezteko dute ‘Como si nunca hubieran sido’, Mediterraneoko tragediari buruzko komiki ilustratua


Ampliar

Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren lankidetza duen ekitaldi hau Montehermoso Kulturunean izango da

Aurkezpenean Idoia Moreno Moriatik (Lesbos) etorri berri den MSFko erizain gasteiztarraren testigantza, Mursegoren zuzeneko saioa eta ‘Coming Ashore’ film labur dokumentalaren emanaldia izango ditugu.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko otsailaren 18a. Datorren larunbatean, otsailak 23, 12:00etan, Juan Gallego eta Javier Gallego ‘Crudok’ ‘Como si nunca hubieran sido’ aurkeztuko dute Montehermoso Kulturuneko Ortuño Aretoan. Europara heldu nahian Mediterraneoan hiltzen direnen tragediari buruzko poema luze irudiztatua.

Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) erakundearekin lankidetzan proiektu solidario gisa sortu zen komiki liriko eta salatzaile honen sorburu 2015ean argitaratu zen prentsako izenburu hau izan zen: “Podrían haber muerto 900 personas ayer en el Mediterráneo”. Gaur-gaurkoz badakigu azken bi hamarkadetan 35.000 pertsona baino gehiago zendu direla Mediterraneoan. Orain dela hilabete batzuk desagertuen zerrenda bat ere eman zen argitara, eta askotan horien izenak jakin ere ez dira egiten. Horien guztien, hots, izan zirenen eta izango direnen guztien omenez, egileek erregu zirraragarri bat egiten dute lan honetan: urak itsasbazterrera eramaten dituen umeen, emakumeen eta gizonen gorpuen alde, inork abiatzen ikusi ez zituen mamuen alde, gure itsasoaren sakontasunean betiko galtzen diren hildakoen alde.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA KUTURARTEKOTASUNA]