logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak foru ondareko ondasun eta eskubideen araubidea arautuko du, arau berri baten bidez


Ampliar

José Luis Cimianok Arabako Lurralde Historikoko foru ondarearen foru arau proiektua aurkeztu du, zeinaren bidez foru ondarearen lagapenak, salmentak eta kudeaketa eguneratu eta arautuko baitira, besteak beste

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko otsailaren 18a. José Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak Arabako Lurralde Historikoko foru ondarearen foru arau proiektua aurkeztu du gaur goizean, zeinaren xedea izango baita foru ondarearen lagapenak, salmentak eta kudeaketa eguneratu eta arautzea.

Gaur egun, 1998. urteko arau batek arautzen ditu ondarea eta haren kudeaketa. Urte hartatik hona, beste harreman juridiko eta ondarezko batzuk sortu dira, lehendik zeuden batzuk aldatu egin dira eta erakundeen bestelako antolaketa moduak ere agertu dira, eta horrek guztiak araua eguneratu beharra ekarri du. Horri erantzuteko, Aldundiak foru arau bat prestatzearen alde egin du, segurtasun juridikorik handiena formula horrexek ematen duela iritzita.

Zehatzago esateko, sakonago arautu da arauaren aplikazio eremu subjektiboa eratzen duten erakundeen ondasun eta eskubideen inbentarioarekin zerikusia duen guztia. Halaber, jabari publikoaren aldaketak ere (hots, jabari publikoko ondasun baten erabilera aldatzea) arautu dira. Ildo berean, arau berrian jaso dira ondasun higiezinen eskuratze eta besterentze kasu berriak, legediaren bilakaerarekin eta ondareari eta hirigintzari loturiko negozioen forma juridiko berriak agertu izanarekin bat etorriz, eta sakonago arautu dira jabari publikoko ondasun eta eskubideen erabilera eta ustiapena eta, bereziki, jabari publikoko baimenak eta emakidak. Gainera, berritasunetako bat da, besteak beste, eguneratu egin direla kasuan kasuko organoaren ondare esparru horretako jardunetarako eskumena zehazten duten zenbatekoak.
Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK] [Diputado foral de Hacienda, Finanzas y Presupuestos]