logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Gonzalezek nabarmendu du euskal erakundeek lortutako akordioaren bidez beste 60 miloi euro jasoko direla lurralde desorekak saihesteko


Ampliar

Finantzen Euskal Kontseilua guztira 200 milioi euroz hornitu da hiru euskal lurraldeek beren aberastasunaren eta benetako diru bilketaren araberako ekarpena egiteko bermea indartzeko

Ostegunean erabakitako ezohiko funts berriak beste 85 milioi euroko ekarpena egingo zion Arabari 2007-2014an, hau da, lurraldeak bere koefiziente horizontalaren %99 lortu ez zuen aldian

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko otsailaren 18a. “Gure herrirako akordio guztiz garrantzitsua". Horrela laburbildu du Ramiro González diputatu nagusiak aurreko Finantzen Euskal Kontseiluaren emaitza, non euskal erakundeek adostu zuten ezohiko funts bat eratzea, Euskadiko hiru lurraldeek beren aberastasunaren eta benetako diru bilketaren araberako ekarpena egiteko bermea sendotzeko. Zehazki, zuzkidura ekonomiko osagarri bat da Egokitzapenerako Funts Orokorrerako, lurralderen bat bere koefiziente horizontalaren %99ra iristen ez den guztian abian jarriko dena. Zehazki, lanabes berri honek izango duen muga baliabideen %0,45 izango da, hau da, 60 milioira igoko litzateke dirubilketaren egungo aurreikuspenekin. “Hamabi urtean lehen aldiz lortzen dugu hain bermatzailea den akordio bat Arabarako eta euskal lurralde guztietarako”, ospatu du Gonzalezek.

“Lurralde desorekak saihesteko mekanismo hobea lortu dugu, adostasunez, armonian, zaratarik gabe eta erakunde guztien lankidetzarekin”, adierazi du Arabako lehen agintariak, eta, horrez gain azpimarratu du ezohiko funts berriak arriskuak saihesten dituela Arabarako eta bere udaletarako. Hala ere, “aurreko legealdian honelako akordio bat eduki izan bagenu, Arabak izango zuen aurrekontua askoz handiagoa izango zen". Gonzalezek zenbaki zehatzak jarri dizkio zenbatespen horri: Ostegunean erabakitako ezohiko funts berriak beste 85 milioi euroko ekarpena egingo zion Arabari 2007-2014an, hau da, lurraldeak bere koefiziente horizontalaren %99 lortu ez zuen aldian.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK] [Diputatu Nagusia] [Diputado foral de Hacienda, Finanzas y Presupuestos]