logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

"Euskal erakundeek herri osoarentzako akordiak lortzeko gaitasuna erakutsi dugu"


Ampliar

2019ko otsailaren 14a

Finantzen Euskal Kontseiluak erabaki du aparteko funts bat eratzea, bermatzen duena nahikoa finantzazio egongo dela lurralde guztientzat eta saihesten duena desorekak egotea Ekarpenen Legearen ondorioz

Partekatu berria
Finantzen Euskal Kontseiluak % 3,5eko hazkundea egon dela baieztatu du dirubilketa itxi ondoren, zeina foru aldundien itundutako zergen bidez sendotu baita. Halaber, erabaki du aparteko funts bat eratzea, bermatzen duena nahikoa finantzazio egongo dela lurralde guztientzat. Erabaki “oso garrantzitsua” da, esan du Ramiro González Arabako diputatu nagusiak, eta hark adierazi duenez, “euskal erakundeok erakutsi dugu gaitasuna daukagula akordioak herri senarekin erdiesteko”

Izan ere, gaur arratsaldean adostutako aparteko funtsa, zeinak baliabideen % 0,45 izango baitu (60 milioi euro sartuko dira, dirubilketaren oraingo aurreikuspenak oinarri) aktibatu egingo da lurralde historikoren batek ez duenean erdiesten bere koefiziente horizontalaren % 99.

Halaber, Finantzen Euskal Kontseiluan emaniko beste datu positibo bat 2018. ekitaldia ixteari buruzkoa da. Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak 5,6 milioi euroko ekarpena egingo dute, Arabak eta Gipuzkoak beren koefizientearen % 99 bete dezaten eta ez dadin lurralde arteko desorekarik egon banaketa ereduaren distortsioaren ondorioz.

Euskal Kontseiluko Prentsa oharra

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK] [Diputatu Nagusia] [Diputado foral de Hacienda, Finanzas y Presupuestos]