logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Diputatu nagusiak eta alkateak erabateko babesa adierazi diote Mercedes-Benz enpresari dieselaren krisiaren aurrean, eta “Europarekin adostutako trantsizio energetiko baten alde” egin dute


Ampliar

Lantegia ikusi aurretik, Ramiro González eta Gorka Urtaran Emilio Titosekin bildu dira, eta “konfiantza eta segurtasun mezua” helarazi diote

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko otsailaren 14a. Ramiro González Arabako diputatu nagusia eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea Gasteizko Mercedes-Benz lantegia ikusten egon dira gaur goizean. Emilio Titos lantegiaren zuzendari nagusiarekin batera, Euskadiko lantegi handienaren instalazioak ikusi dituzte. Lantegiak Euskadiko BPG % 4,9 sortzen du eta 5.000 langile dauzka. Bisita horrekin, Arabako automobilgintza babestu nahi izan dute, dieselaren krisia sortzen ari den eraginen aurrean, bai ekoizpenari dagokionez bai enplegua sortzeari dagokionez.

Bi erakundeetako buruzagiek azpimarratu dute Mercedes-Benz enpresak duen eragin erabakigarria Arabako eta Gasteizko industria sarean eta gure ekonomiaren internazionalizazioan, eta lan merkatua bultzatzeko duen izaera, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzen baitu. Inork ez du zalantzan jartzen bere kokapen estrategikoa eta nagusitasuna, nahiz eta azken hilabeteetan ekoizpena jaitsi den.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [Diputatu Nagusia]