logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Baskoniaren zaleak Madrilgo Araba Etxean bilduko dira


Ampliar

Madrilgo bihotz-bihotzean egongo da bilgunea eta ostegunetik igandera irekiko da.

Partekatu berria
Araba Etxea Madrilgo erdialdeko Jacinto Benavente plazan dago, eta Erregearen 2019ko Kopa zuzenean ikusteko hiriburura joango diren Baskoniaren 2.000 zaleen kuartel nagusia izango da. Ekitaldiak iraungo duen lau egunetan, erakundeak, zaleak, txaranga eta jokalariak bilduko dira hara, Gasteizko taldeak izango duen hitzordu berezi hori partekatzeko.
Zaleen bilgunea irekita egongo da ostegunetik, hilak 14, igandera arte, hilak 17, 11:00etatik 18:00etara. Inaugurazio ofiziala azpiegitura hori sustatzen duten erakundeek egingo dute; baita Saski Baskoniak, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ere, eta ostiral arratsaldeko lehenengo orduan izango da, KIROLBET Baskoniak txapelketan ofizialki debuta egin baino ordu batzuk lehenago.
Araba Etxean, Gasteizi, Arabako Lurralde Historikoari eta Euskal Herriari buruzko informazio turistikoa eta interesgarria aurkitu ahal izango duzu, informazio liburuxkei eta pantaila erraldoi bati esker, zeinek balioko baitute hara inguratzen diren herritar guztientzako sustapen turistikoko eramaile gisa. Egunero, gainera, elkarretaratzea egingo dute txarangak eta Baskoniaren zaletuek, eta, taldearen lan planak uzten badu, KIROLBET Baskoniaren jokalariak ere bertan egongo dira.
Áreas: [KIROLA]