logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Larrialdietarako Arabako Funtsak 29.500 euro bideratu ditu Kamerungo gatazka armatuak kaltetutako herritarrei laguntzeko


Ampliar

Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzak balio izango du oinarrizko elikagaiak eta tresnak emateko 200 familiari

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko otsailaren 11. Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak eratutako Larrialdietarako Arabako Funtsak (LAF) 29.500 euro bideratu ditu Kamerungo armadaren eta talde armadunen arteko erasoek kaltetutako herritarrei bizirauteko beharrezko dituzten oinarrizko elikagaiak eta tresnak emateko. Laguntza, zehatz-mehatz, honetan datza: Afrikako herri horretako hego-mendebaldeko Méme departamenduko Kumba hiriko 200 familiarentzako lehen sorospenerako oinarrizko elikagaiak eta tresnak ematean.

Iragan abendutik hona areagotu egin dira armadaren eta talde armadunen arteko liskarrak Kamerungo ipar- eta hego-mendebaldeko lurraldeetan. Liskar horiek jatorri dute inguru ingelesdunek Gobernu zentralarekin dituzten desadostasunetan eta eskaera sozio-politikoetan.

Eraso armatu horiek oso areagotu dute segurtasun eza eta, ondorioz, ugariak dira hilak borrokan ari diren taldeetako kideen eta herritarren artean. Era berean ohikoak dira herritarren bahitzeak eta beste giza eskubide batzuen urraketak; alegia, ohikoak dira erailketak, bortxaketak, emakume eta neskatxoen aurkako indarkeria, desagertzeak, armetan altxarazitako mutikotxoak eta beren herria uztera behartutako herritarrak. Horiei guztiei kalte material ugariak gehitu behar zaizkie; hala nola, herritarren lursailak suntsitzea eta ondasun eta dendak arpilatzea.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA KUTURARTEKOTASUNA]