logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

“Atzo eta Gaur” liburuak Arabako landa eremuetako herriguneetako saltoki txikien historia berreskuratu du


Ampliar


Ampliar


Ampliar

Argitalpenak XIX. mendetik gaur arteko informazioa, pasadizoak eta argazkiak bildu ditu. Cristina González: “Landa eremuetako dendak ezinbestekoak dira oraindik gure herrietako bizitzarako”

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko otsailaren 8a.- “Atzo eta Gaur” liburuak Arabako landa eremuetako herriguneetako saltoki txikien historia berreskuratzen du, XIX. mendetik gaur arteko argitaragabeko informazioa, pasadizoak eta argazkiak bilduz. Ikerketa lan honen bigarren zatiak Arabako Errioxako, Mendialdeko, Lautadako eta Gorbeialdeko hainbat herritako merkataritza bizitza bizia berreskuratu du.

Arabako Kontzejuen Elkarteak (AKE) argitaratu eta editatu du argitalpena, eta Arabako Foru Aldundiaren laguntza izan du. Arabako herrietako herritarrek emandako lekukotza eta material grafikoetan oinarritzen da.

Karmentxu Intxaurraga soziologoak egin du antropologia eta gizarte ikerketa hau informazioa eta lekukotzak biltzeko, Iñaki Jaltzok eta Haizea Etxeberriak lagunduta. Landa lan hau osatzeko, EUSTAT Euskal Estatistika Institutuaren eta INE Estatuko Estatistika Institutuaren datu baseetatik lortutako dokumentazioa baliatu da.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak, Joseba Andoni Terreros AKEko lehendakariak eta Karmentxu Intxaurraga soziologoak prentsaurrekoan aurkeztu dute gaur argitalpenaren bigarren zatia; hain zuzen ere, argitalpenaren lehengo zatiak bezala, duela hainbat urte ateak itxi zituzten establezimenduen historia eta oraingo eta etorkizuneko proiektuen kontakizuna konbinatzen dituen zatia.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [MERKATARITZA] [Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]