logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Ogasunak bihar egingo du amatasun eta aitatasun itzultzeen bigarren ordainketa


Ampliar

Ia 3 milioi euro ordainduko dizkie 2014an prestazioa kobratu zuten 2.781 amari eta aitari. Abenduan beste 2,3 milioi ordaindu zituen

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko otsailaren 7a. Arabako Foru Aldundiko Ogasunak bihar egingo du amatasun eta aitatasun itzultzeen bigarren ordainketa. Zehazki, 2014ko amatasun eta aitatasun prestazioengatik ordaindutakoak itzuliko ditu. Horrela, 2.781 aita eta ama arabarrek 1.072 euro jasoko dituzte, batez beste, bihartik aurrera; guztira, 2,98 milioi euro izango dira. Interesdunek likidazio berriaren jakinarazpena jasoko dute posta ziurtatuz datozen egunetan.

Abenduan beste ordainketa bat egin zuen Aldundiak eta, guztira, 2,3 milioi euro itzuli zizkien 1.400 arabarri. Arabako Foru Aldundiak aurreikusten du 24.000 arabarri, guztira, 16 milioi euro itzultzea, Auzitegi Gorenak urrian emandako ebazpenaren irizpidea bere egin eta gero

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK] [Diputado foral de Hacienda, Finanzas y Presupuestos]