logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundia lanean ari da erabiltzaileek BAT txartela Lurraldebusen eta Renfen erabili ahal izan dezaten


Ampliar

“BARIK txartela erabili ahal izango da aurten Aiaraldeko foru garraioan”, iragarri du López Ubiernak

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko otsailaren 6a.- Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Saila elkarlanean ari da beste administrazio batzuekin, BAT txartela erabili ahal izan dadin Lurraldebusen —Gipuzkoako herriarteko foru garraio lineetan— eta lurralde historikoko RENFEren aldirietako zerbitzuetan.

Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Saileko foru diputatu Jose López Ubiernak horien berri eman du Arabako Batzar Nagusien gaurko osoko bilkuran, eta iragarri du, gainera, BARIK txartela —BAT txartelaren parekoa Bizkaian— erabili ahal izango dela aurten Aiaraldeko hainbat garraio lineatan.

López Ubiernak adierazi du euskal erakundeek azken urteetan pausoak eman dituztela pixkanaka, hiru lurralde historikoetako garraio txartelak —BAT Araban, BARIK Bizkaian eta MUGI Gipuzkoan— Euskal Autonomia Erkidegoko edozein garraiobide publikotan erabili ahal izan daitezen.

“Horrela, eta administrazio guztiek egindako lanari esker, gaur egun, BAT txartela erabil daiteke Bilboko metroko 1 eta 2 lineetan, Bilboko tranbian eta Bizkaiko La Reinetako funikularrean, eta baita Dbusen, Donostiako hiriko garraio zerbitzuan”, adierazi du.

Enlace relacionado

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [BIDE AZPIEGITURAK] [Diputado foral de Infraestructuras Viarias y Movilidad]