logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Umbra Light jaialdiak argiz eta artez beteko ditu Gasteizko Erdi Aroko almendra eta zabalgunea, otsailaren 21ean, 22an eta 23an


Ampliar


Ampliar

Ibilbidea antolatu dute hiriko 18 tokitan izango diren instalazioez, proiekzioez eta ikuskizunez gozatzeko. Estatuko nahiz nazioarteko artista entzutetsuek hartuko dute parte.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko otsailaren 5a.- Gasteizko Umbra Light jaialdiak argiz eta artez beteko ditu Gasteizko Erdi Aroko almendrako eta zabalguneko leku publiko eta eraikin ezagunak, otsailaren 21ean, 22an eta 23an, eta, horrela, hiria eta lurraldea erreferente izango dira turismo, kultura eta teknologia arloan. Lehen aldiz egingo den jaialdian, 18 argi instalazio, proiekzio eta ikus-entzunezko ikuskizunez gozatzeko gaueko ibilbidea antolatu dute.

Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak babestutako ekitaldi honekin batera, kulturarekin lotutako eta profesionalentzako programa bat izango da.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, Cristina González Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Sustapenaren Saileko diputatuak eta Maider Etxeberria Eusko Jaurlaritzako Turismo Saileko zuzendariak aurkeztu dute gaur jaialdiaren programa prentsaurreko batean, ekitaldia antolatuko duen zuzendaritza taldeko Joaquín Pérez-Goicoechea, Rafael Gallego eta Carlos Torrijosekin batera.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Planoa jaitsi ezazu

Áreas: [Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]