logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak 1,7 milioi eurorekin lagunduko die mendetasuna edo desgaitasuna duten pertsonei edo gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan daudenei arreta eskaintzen dien entitateei

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko otsailaren 4a. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE), Arabako Foru Aldundiaren menpeko erakunde autonomoak, onespena eman die Arabako gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten hamabost elkarterekin sinatu diren 2019ko lankidetza hitzarmenei. Horretarako, guztira 1.781.936 euro egiten duten dirulaguntzak zuzenduko ditu, programak eta jarduerak garatzeko, eta entitateen funtzionamendurako.

Hitzarmen horiek foru erakundearen zuzeneko eskumenekoa ez diren arren, halere, GOFEk lurraldeko hainbat elkarterekin sinatuta dauzkan lankidetza hitzarmenen barruan daude, elkarte horien xedea delako arreta ematea mendetasuna, desgaitasuna edo gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei.

Zenbatekorik handiena (267.373 euro) Autismo Araba elkartearekin sinaturiko hitzarmenarena da. Zenbateko horri esker, erabiltzaileentzako eta haien senideentzako banakako arreta programako jarduerak diseinatu eta abian jarri ahal izango ditu, horixe baita erakundearen jardueraren ardatz nagusia.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu