Gasteiz, 2019ko otsailaren 4a. Arabako Foru Aldundiak 15 langabeturen prestakuntza eta kontratazioa bultzatu ditu Arabako Errioxan, lurraldeko batez bestekoa baino langabezia tasa handiagoa duten udalerrietan langabeziaren aurka jarduteko programaren esparruan. Programa horren asmoa da laneratzeko zailtasuna duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, alde behartsuetan langabezia murriztea eta gizarte edo ingurumen proiektuak gauzatzea.
Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko diputatuak bilera egin du gaur plan horien onuradun izan diren eskualdeko lau herrietako alkateekin, hain zuzen, Eduardo Terroba (Oion), Mirian Garrido (Moreda Araba), Laura Pérez (Bastida) eta Maider Murillorekin (Lapuebla de Labarca), ekimen hori nola gauzatu den denen artean aztertzeko.
Horrez gain, esperientzia ebaluatu dute, 2019ko deialdiaren oinarriak prestatzeari begira. “Aurten berriz ere plazaratuko dugu langabeziaren aurka jarduteko laguntza deialdi hau, emaitzekin pozik gaude eta: enplegu planek, enplegu anezkekin batera, prestakuntza eta enplegua eman dizkiete lanik gabe zeuden 161 arabarri azken hiru urte hauetan, eta pertsona horietako 17 Arabako Errioxan bizi dira”, gaineratu du.
Audioa jaitsi ezazu
Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu