logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Fitch kalifikazio agentziak oso ongi altuan (A+) ebaluatu du Arabako aldundiaren kaudimen maila


Ampliar

Azken txostenean, Fitch Ratings-ek azpimarratu du Arabako foru erakundeak “profil sozioekonomiko sendoa" duela eta “zuhurtasunez kudeatzen” duela, bai eta “zorra ratio tinkoan estali” duela ere.
José Luis Cimiano pozik dago emaitzarekin, zeina erreferente baita finantza erakundeentzat, foru erakundearekin zorra kontratatu edo kredituak birnegoziatzeko orduan

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko otsailaren 2a. Fitch Ratings kalifikazio agentziak oso ongi altuan (A+) mantendu du Arabako Foru Aldundiaren kaudimen maila. Azken txostenean, azpimarratu du foru erakundeak “profil sozioekonomiko sendoa" duela eta “zuhurtasunez kudeatzen” duela, bai eta “finantza gardentasuna” daukala ere. Orobat, Fitch-ek balioetsi du Arabako Foru Ogasunak “zorra ratio tinkoan estali” izana.

José Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatua pozik agertu da Fitch agentzia independenteak emandako kalifikazio altuarekin, eta gogorarazi du balio hori erreferente izan daitekeela finantza erakundeentzat, foru erakundearekin zorra kontratatu edo kredituak birnegoziatzeko orduan.

“Arabak osasun ona dauka ekonomiaren ikuspegitik, estatuko zein nazioarteko estandarren arabera. "Per capita errentarik altuena dauka gainerako probintzien aldean; 2016. urtean, per capita errenta estatuko batez bestekoa baino % 49,7 handiagoa zeukan." Arabako ekonomia indartsua eta dibertsifikatua da”. Horra hor Arabako ekonomiari buruz Fitch-ek bere txostenean jaso dituen ondorioetako batzuk.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]