logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak eta Arabako Etnografia Mintegiak XX. mendeko nekazaritzari buruzko azterlana aurkeztu dute


Ampliar


Ampliar

Nekazaritza Baskonian 1990etik egiten ari diren Baskoniako Atlas Etnografikoaren zati da

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko otsailaren 1a. Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Etnografia Mintegiak bat egin dute gaur Nekazaritza Baskonian lana aurkezteko. Nekazaritza tradizionalari buruzko azterlana da, XX. mendean izan diren eraldaketei buruzkoa. Liburukia Baskoniako Atlas Etnografikoa obraren zati da, eta horren helburua da kultura tradizionala osatzen zuten gertakariak sistematikoki erregistratzea. Proiektu horren barruan, honako hauek argitaratu dira orain arte: Etxeko elikadura (1990, 1999an berrargitaratua), Haur jolasak (1993, 2005ean berrargitaratua), Hileta errituak (1995), Jaiotzetik ezkontzara arteko errituak (1998), Abeltzaintza eta artzaintza (2000), Herri medikuntza (2004) eta Etxea eta familia (2011).

“Baskoniako nekazaritzari buruzko liburuki honek 20 atal ditu eta, aurreko liburuki guztietan bezala, aztertu dugun lurraldea Baskonia izan da, hau da, honako hauek osatzen dutena: gaur egungo Arabak, Gipuzkoak, Nafarroak eta Iparralde deritzogun kontinenteko Euskal Herriak, Frantziako Pyrenées Atlantiques departamenduan dagoena, Akitania Berria eskualdean, eta antzinako Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa probintziak batzen dituena”, azaldu du Juan José Galdósek, Arabako Etnografia Mintegiko kideak. Galdósekin batera, Eduardo Aguinaco Nekazaritza diputatua izan da aurkezpenean.

Guztira, 50 herri edo ibar baino gehiago aztertu dituzte. Arabari dagokionez, ordezkaritza aparta dugu, inkesta honako leku hauetan egin baitute: Abezia, Agurain, Apinaiz, Apodaka, Argandoña, Berganzo, Iruña Oka, Moreda, Pipaon, Trebiñu, Argantzon, Bernedo, Erribera Goiti eta Valderejo.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Gida jaitsi ezazu