logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Laudioko enplegu anezkan parte hartu duten pertsonen ia herena lanean ari da jada


Ampliar


Ampliar

Cristina González diputatua lan bilaketa aktiborako taldearekin izan da

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko otsailaren 1a.- Laudioko enplegu anezkan parte hartu duten emakumeen eta gizonen ia herena lanean ari da jada, nahiz eta taldeak oraindik bi hilabetez jarraituko duen martxan. Guztira 14 langabetuk hartu dute parte anezkan abian jarri zenetik, eta horietatik 4k lana aurkitu dute dagoeneko.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko foru diputatuak gaur eman ditu datu horiek Laudioko enplegu anezkara egin duen bisitaldian, eta adierazi du laneratze datuek argi erakusten dutela eraginkorra dela foru gobernuaren enplegurako politika. “Pozik gaude. Kontuan izan behar da anezkek bide erdia egin dutela, eta laneratze tasa handia dela dagoeneko”, esan du.

Gonzalezek Felipe García Aldundiko Enplegu Saileko zuzendariarekin batera egin du bisita, jakiteko ea zer lan egiten duten talde horiek osatzen dituzten pertsonek eta aitortzeko lan merkatuan tokia aurkitzeko egiten ari diren “ahalegina eta inplikazioa”. “Lanean jarraitzera animatzen zaituztet, anezkak oso emaitza onak ematen ari dira-eta: aurreko bi edizioetan parte hartu duten hamar pertsonatik seik lanpostu bat aurkitu dute”.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu