logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ramiro Gonzálezen esanetan, gizarte berrikuntza “Araban aberastasuna lortzeko bitartekoa da”


Ampliar

Diputatu nagusia Arabako Gizarte Berrikuntzarako Foroak antolatutako jardunaldian izan da gaur arratsaldean

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 24a. Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek baieztatu duenez, gizarte berrikuntza “Araban aberastasuna lortzeko bitartekoa da; gizarte elkarlanetik eta parte hartzetik sortzen da, eta herritarren bizimoduaren kalitatea hobetzea du azken xede”.

Arabako Gizarte Berrikuntzarako Foroak Artium Museoan gaur arratsaldean antolatutako jardunaldian izan da Ramiro González. Jardunaldiaren helburua izan da lurralde historikoan abian diren gizarte berrikuntzako proiektuak eta ekimenak ezagutzera ematea, alor horretan sinergiak sortzea eta tresna baliagarriak eskura jartzea.

Arabako Gizarte Berrikuntzarako Foroa hainbat arlotako pertsona eta eragile talde batek osatzen du. Duela bi urte ekin zioten bideari, Arabako Foru Aldundiaren eskutik, AGORA proiektuaren barruan, konpromisoa hartuta, batetik, ahaleginak bateratzeko eta produktu, zerbitzu nahiz eredu berriak identifikatu eta abian jartzeko, eta, bestetik, lankidetzan jarduteko, hartara gizarteak dituen beharrizan, eraldaketa eta erronkei erantzuteko asmoz.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Diputatu Nagusia]