logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

AGORA ekimenaren barruko jardunaldi bat erakusleiho izango da Araban garatzen diren gizarte berrikuntzako proiektuetarako


Ampliar

Arabako Gizarte Berrikuntzarako Foroak topaketa egingo du bihar, Artiumen

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 23a. Arabako Gizarte Berrikuntzarako Foroak jardunaldi bat egingo du bihar, ostegunarekin, lurralde historikoaren gizarte berrikuntzako proiektu eta ekimen aktiboei balioa emateko, eta sinergiak sortu eta tresna baliagarriak eskaintzeko bertaratuko diren guztiei. Ekitaldia Artium Zentro Museoan egingo da, 16:00etatik aurrera.

Jardunaldi hori AGORA parte hartzezko ekimenaren barruan dago. Hain zuzen, ekimen hori Arabako Foru Aldundiak bultzatzen du, xedetzat hartuta erantzun aktibo eta osoa ematea lurralde historikoak aurrean dituen ekonomia, gizarte eta ingurumen arloetako erronkei, eta beste proiektu batzuk ere sortu dira ekimen horretatik, hala nola lurraldera 4.0 Industria iristeak ekarri dituenak eta AGORA Teknocamp teknologia campusa.

Arabako Gizarte Berrikuntzarako Foroa hainbat arlotako pertsona eta eragile talde batek osatzen du. Duela bi urte ekin zioten bideari, AGORAren barruan, konpromisoa hartuta, batetik, ahaleginak bateratzeko eta gauzak egiteko beste era batzuk nahiz produktu, zerbitzu eta eredu berriak identifikatu eta abian jartzeko, eta, bestetik, lankidetzan jarduteko, hartara gizarteak dituen beharrizan, eraldaketa eta erronkei erantzun ahal izateko.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Diputatu Nagusia]