logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Ogasunaren zergabilketak 2.404 milioi euro bildu zituen iaz, % 4,4 gehiago


Ampliar

Arabak 2017an baino 101 milioi euro gehiago bildu zituen, aurreikusitakoa baino 4,7 puntu gehiago

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 21a. Arabako Foru Ogasunaren dirubilketak 2.404 milioi euro bildu ditu 2018an, aurreko urtean baino % 4,4 (101 milioi) gehiago. Duela urtebete aurreikusitakoa ere gainditu dute zifra horiek, 4,7 puntu gorago iritsi baita dirubilketa.

Zergaz zerga, nabarmentzekoa da zuzeneko zergek izan duten % 12,6ko igoera. Zehazki, zuzeneko zergen bidez 1.158 milioi euro bildu dira, 2017an baino 130 milioi gehiago. Zenbateko horretatik 74 milioi PFEZ bidezko dirubilketaren igoerari dagozkie, eta 44 milioi sozietateen gaineko zergaren bidez bildu dira. Izan ere, jarduera ekonomikoak eta enpleguak hobera egin izanaren ondorioz, % 5,5 igo da konturako atxikipenen bidezko dirubilketa, eta % 6,3 autonomoek egindako konturako ordainketak direla-eta bildutakoa.

Sozietateen gaineko zergaren konturako ordainketa berriari esker, zeina azken zerga berrikuspenaren emaitza baita, eta jarduera ekonomikoa hobetu izanaren ondorioz, 44 milioi euro gehiago bildu dira 2017an baino, hots, % 23,7 gehiago.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]